XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rousseauren hipotesi heuristikoan bi gizon natural mota dago, edo gizon naturalaren bi maila diferente, naturtasunaren bi grado (berezkuntza hau ez ikustetik sortzen bait da, Rousseauk giza-abere primitibora itzularazi nahi omen gaituelako ipuina).

Lehenengoan, bakar-bakarrik bizi den basatia daukagu (homme sauvage), ez hizkuntza, ez arrazoimen, ez harreman iraunkorrik inorekin (emearekin edo harrarekin ere), ez inolako sozialtasunik, oraindik desarroilatu duena, abereetatik bere nahimenagatik bakarrik berezten dena, ez on eta ez gaizto, premoral: gizabanako hutsa, soil-soila.

Gizatasunaren abstrahikuntza bat funtsean.

Bigarren, ordea, gizon konkretua dago, naturala bera ere, baina soziala, bere dohain bereziekin: gizon natural soziala, jatorrizko bere naturtasuna galdu gabe soziala, hots, barbaroa, Rousseauk esango duenez, lehen gizarteko jendea, familiadun, mintzairadun, etab. jadanik, bere sozialtasun eta kualitate moralekin.

Gizonok ere naturalak dira.

Gizon naturalezko gizarteok, nazio barbaroak, ez dituzte legeek elkar lotzen, baina moeurs eta caractère.

Nazio barbaruok dira gizarte batzuk, ohitura, mintzaira, karaktere, berdinak dauzkatenak, eta elkartasunean bizitzeko beste legerik eta elkargarririk behar ez dutenak, elkartasun guztiz naturalean bizi direnez gero.

Horrela pasatzen gara, beraz, gizabanakotik gizaartera.

Gizaartea nazio barbaroz abiatzen da: , Montesquieuk, lehenago, adierazi zuen moduan.

Artzain herriak, Montesquieuren eta Rousseauren ustez.

Beraz, lege eta arauezko gizarte politikoaren aurretik, ohitura eta karakterezko elkartasun edo gizarte naturala dago: .